domingo, 11 de abril de 2010

PIZZA!


Normalean, gehienok, pizzak eginak daudenak erosten ditugu askoz ere erosoagoa eta azkarragoa bait da, labea piztu eta pizza sartu bakarrik egin behar bait dugu. Baina bada beste aukera bat ere, pizzak guk egitea nahi ditugun osagaik erabiliz. Horrelako adibide bat duzue jarraian. ANIMATU!

BARAZKI PIZZA


OSAGAIAK:


-Irina: 250g
-Ura: 100ml
-Legamia: 1 sobre
-Oliba olioa: 3 goilarakada
-Gatza: pixka bat
-Etxeko tomatea: Bakoitzaren gustura
-Tipula: 4
-Piper gorria: 2
-Espinaka hostoa: 4
-Txanpiak: 4
-Gazta xehetua: Bakoitzaren gustura
-Tomateak: 2
- Oreganoa


PROZEDURA:

Orea egiteko:

1- Orea egiteko, ontzi batean ura, irina, legamia, gatza eta olioa nahastu.
2- Mahai gainean irin pixka bat bota orea egiterako orduan itsas ez dadin.
3- Orea edukiontzitik atera eta beldurri gabe eskuekin landu 10 minutuz.
4- Amaitzean berriz ere edukiontzira sartu olio pixka batekin ez itsasteko eta ondoren plastiko batekin tapatu.
5- Bikoiztean, orea atera eta eskuekin eta rodiloaren laguntzaz nahi diogun forma eman.
6-Orearekin amaitzeko, sardeskarekin pixka bat zulatu labean sartzerakoan aireztatu dadin.
7- Labeko bandeja atera eta labea 220º-tan jarri berotzen.
8- Bandejan labeko papera jarri orea ez itsasteko.
9- Orea labean sartu 5 minutuz osagairik gabe!


Osagaiak gehitu:

10- Tipula julianetan moztu eta pixka bat frijitu.
11- Piperrak tiretan.
12- Txanpiak lamitan.
13- Espinaka ez da moztu beharrik.
14- Orearen gainean etxean eginiko tomate saltsa bota eta zabaldu.
15- Moztutako osagai guztiak gehitu, bakoitzak nahi dituen kantitateak erabiliz.
16- Zapore pixka bat emateko oregano, gatza eta olio pixka bat gehitu.
17- Pizza labean sartu 220ºko tenperaturan eta bertan eduki 5 minutuz gutxi gorabehera.


PREZIOAK:


Osagaiak

Kopurua

Prezioa

5 pizza egiteko

Irina

250g

0,85 €

Ura

100ml

-

Legamia

sobre 1

1,47 €

7,35

Oliba Olioa

3 goilarakada

3,26 €

Gatza

Pizka bat

0,47 €

Etxeko tomatea

3,67 €

18,35

Tipula

4

0,73 €

Piper gorria

2

1,10 €

Espinaka hostoa

4

2,66 €

Txanpiak

4

1,73 €

Gazta xehetua

0,99 €

4,95

Tomateak

2

1,00 €

Oreganoa

3,63 €

18,15

GUZTIRA

21,56

48,8



Errezeta euskaraz zein gaztelaniaz aurki dezakezue HEMEN klik eginez.