lunes, 14 de diciembre de 2009


GABONETAKO OPARI IDEALA!



Urtero bezala iristi dira gabonak eta horrekin batera betiko arazoa, zer oparitu?

Informatikako lan honetan nahi dugun aparatu elektronikoari buruz hitz egin behar dut eta horietako batzuk gomendatu gabonetan oparitzeko.

Aparatu elektroniko mordoa aurki ditzazkegu dendetan eta horietako bat Netbook-a da.
Opari aproposa dela iruditzen zait, bai lanerako zein eskolarako oso erabilgarria.


Lehen esan dudan bezala, artikulu honetan netbook bat zer den esplikatuko dut, bere abantailak eta
horietako batzuk gomendatuko ditut:




NETBOOK

Netbook bat portatil bat baino tamaina txikiagoko ordenagailu bat da. Pantailak 8-12 hazbetekoak izaten dira . Haririk gabeko wifi eta bluetooth gaitasuna dute, baita USB portuak ere.
Datuak gordetzeko, batzuk disko gogorraren ordez SSD memoria txartel bat dute pisua murritzeko, abiadura handitzeko eta kolpeen erresistentzia handitzeko ere. Gutxi gorabehera 1Kg-ko pisua dute.



ABANTAILAK:


Netbook-ek sekulako arrakasta izan dute eta portatilekin konparatuz hainbat abantaila dituzte:

-
Arinagoak: Netbook-ek 1Kg-ko pisua izaten dute, portailek ordea 3Kg inguru.
-Prezio merekeagoak: Portatilak baino merkeagoak dira, 200-400€ inguru balio izaten dute.
-Autonomia: Osagai gutxiagoz osatua dago, pantaila txikiagoa du, kontsumo baxuko prozesadorea... Bateriaren iraupena, portatil batenaren bikoitza zein hirukoitza izatera iritsi daiteke.
-Komodidadea: Portatilak baino txikiagoak direnez edozein lekutara eraman daitezke inongo arazorik gabe, gainera boltxoan sar daitezke.




Hona hemen netbook batzuk:



ACER Aspire ONE D250



Netbook hau oso ondo saldu da, harrakasta handia izan du dendetan.

Windows 7 sistema eragilea du eta Android sistema operatiboa.

10,1 hazbetekoa da pantaila. Zabaleran 25,9 Cm neurtzen ditu, sakoneran 18,4 Cm eta altueran 2,5 Cm. Gutxi gorabeherako pisua 11,1 Kg-koa da.

Bus-aren abiadura 533 MH-koa da.

Disko gogorrak 250 Gb-ko ahalmena du eta RAM memoriak 1Gb.

3 zeldatako bateria du, 3,15 ordu iraun dezake.

3 USB portu ditu, VGA bat (pantaila, proiektorea...konektatzeko), sarera konektatzeko RJ-45 konektore bat eta mikrofonoa eta altabozak konektatzeko beste bi.

0,3 Megapixeleko web kamara du.

Netbook ha
u kolore ezberdinetan aurki dezakegu: Txuria, urdina, gorria eta beltza.

PREZIOA: 299€




Asus Eee PC T91


Netbook honen sistema eragilea Windows Xp Home da.

8,7 hazbeteko pantaila taktila du eta 960 gramoko pantaila jirakorra. Ordenagailu txiki honek PDA baten funtzioak ditu. Gutxi gorabehera 0,96 Kg-ko pisua dauka.

52Gb-eko ahalmena izatera iritsi daiteke: SSD disko gogorra 16GB-ekoa+16Gb-ko SD txartela+ 20Gb-eko disko gogorra interneten.

Bateria litio-polimerokoa du eta 5 orduko iraupena dauka.

Netbook-ak bluetooth-a du eta Wifi konexioa ere.

VGA konektore bat du (pantaila konektatzeko, proiektorea...), 2 USB portu, LAN koektore bat eta bi koenktore altabozak eta mikrofonoa konektatzeko.

0,3 M pixeleko web kamaera bat du.

Pantaila erabiltzeko arakatz bat ekartzen du.


PREZIOA: 367€


lunes, 23 de noviembre de 2009

Informatikan "Ordenagailua barrutik" lana egin dugu Maider , Mirella eta nik:


ORDENAGAILUA
BARRUTIK




Ainhoa, Maider eta Mirella



AURKIBIDEA

1- Elikatze iturria
2- Plaka nagusia
3- RAM memoria
4- Bideo txartela
5- Disko gogorra
6- Konektoreak
7- CD/DVD eta blue ray unitateak




ELIKATZE ITURRIA


Elikatze iturria korronte elektrikoarekin konektatzeko erabiltzen den osagaia da.

Honek, ordenagailuari heltzen zaizkion 220V tentsio txikiagora bihurtzen ditu (12V, 15V, 3V...) horiek baitira unitate zentraleko osagaiek behar dituzten tentsioak.





PLAKA NAGUSIA


Plaka nagusia, unitate zentralaren barruan aurki daitekeen osagairik handiena da. Bertan konektatzen dira ordenagailuak dituen beste osagai batzuk, haien artean informazioa trukatu ahal izateko:
Prozesadorea, Ram memoria, diskete unitatea, disko gogorra eta CD/DVD unitateak, zabalkuntza txartelentzako PCI erretenak, txartel grafikoarentzako AGP erretena, inprimagailua, teklatua, sagua, elikatze iturria...





RAM MEMORIA

RAM memoria behar beharrezkoa da ordenagailuarentzako bertako programa eta datu guztiak gorde egiten dituelako.
Ordenagailua itzaltzen den bakoitzean RAM memoriako datuak ezabatu egiten dira.

Ram-aren memoria, Megabyte-tan (MB) ego Gigabyte-tan (GB) neurtzen da.
1 MB 1.000.000 byte dira eta 1 GB 1.000.000.000 byte dira.



BIDEO TXARTELA


Bideo txartela base plakako edo oinarrizko plakako zirrikituetako batean konektatzen den barruko osagaia da. Bere helburu nagusia monitoreari azaldu behar diren datuak zuzen bidaltzea da. Txartel honek ere badu bere memoria. Geroz eta memoria handiagoa izan hobeagoak izango dira grafikoak eta koloreak.
Gaur egungo bideo txartelek gutxi-gorabehera 1GB-ekoak izaten dira.



DISKO GOGORRA

Disko gogorra datuak gordetzeko (testuak,musika,programak. . . )
erabiltzen den ordenagailuaren osagai bat da . Ordenagailuak daukan unitaterik garrantzitsuenetariko bat da.
Disko gogorraren memoria GB-etan (Gigabyte) neurtzen da.

GIGABYTE 1 gutxi gorabehera 1.000 MB da.
MEGABYTE 1 gutxi gorabehera 1.000 KB da
KILOBYTE 1 gutxi gorabehera 1.00 BYTE da.





KONEKTOREAK


Hauek dira ordenagailuaren konektore batzuk ezagunenak:

Sagua: Sagua konektore borobil berdean konektatzen da.

Teklatua: Hau berriz konektore borobil morean.
Inprimagailua: Paralelo arroxean konektatzen da.
USB: Laukiak eta txikiak dira. Hauetan USBak konektatu daitezke, USBko informazioa ordenagailu batetik bestera pasatzeko, baina sagua adibidez ere konektatu daiteke. Gehienetan USB konektore bat baino gehiago izaten dira.

Pantaila: VGA konektorea erabiltzen da pantaila konektatzeko. Konektore hau urdina da.
Altabozak: Konektore emetan konektatzen da, borobil berde argian.
Mikrofonoa: Hau ere konektore emetan konektatzen da, baina konektore borobil arroxean.
Sarea: Ordenagailua sarera konektatzeko LAN konektorean konektatu behar da kablea.




CD/DVD ETA BLUE RAY UNITATEAK

CD/DVD :

Ordenagailu guztiek daukate CD/DVD unitatea. CD-ek daukaten informazioa ordenagailu batetik bestera garraiatu daiteke.

CD-ROM batean 650 MB sartzen dira 900 MB-ekoak ere dauden arren.

DVD-ROM batean 7 CD-ROM sartzen dira.

BLUE-RAY :


Blue ray disko optikoko formatu bat da. Disko hau irakurtzeko eta sarritan idazteko pentsatua dago, baita informazio kantitate handiak biltegiratzeko ere.

Geruza bakarreko disko batek 25 GB gorde ditzazke.
Bi geruzakoek berriz, 50 GB.

domingo, 20 de septiembre de 2009

Kaixoo!!!


Ni Ainhoa naiz. Lezon bizi naiz eta 14 urte ditut.

Lehengo urtean bezala, aukerako bezala informatika aukeratu dut eta eta horretarako blog hau egin behar izan dut.

Hemen gauza desberdinak aurkituko dituzue: klasean egindako lanak...

Ea gustatzen zaizuen!!!