domingo, 31 de enero de 2010

Aurreko asteazkenean, gaztelaniako klaserako nahi neguen gaia aukeratu behar nuen eta ondoren gela guztiaren aurrean aurkeztu. Gaia "El Diario Vasco" tik lortu nuen, kotxe elektrikoei buruz zegoen artikulu bat ikusi nuen eta aproposa zela iruditu zitzaidanez hauxe egin nuen:

KOTXE ELEKTRIKOAK

Denbora gutxiren buruan, kaleetan geroz eta kotxe elektriko gehiago ikusiko ditugu eta gasolinerez aparte bateriak kargatzeko estazioak.

Kotxe hauen potentzia kilowaitetan neurtzen da. Bateriak,normalean, gauetan kargatuko dira enpresa elektrikoek eskaintza bereziak jaurtiko dituztelako. Horrelako kotxe bat edukitzea merkeagoa da, 1,5€ ordaintzen duzu 100Km egiten dituzun bakoitzean. Tubo eskapetik ez da kerik irteten, horregatik ez du ezer kutsatzen eta gidaria ohiko soinu eta bibrazioez libratuko da.

Momentu hauetan, kotxe etxe desberdinak( Citroen, Toyota...), horrelako kotxe modelo ezberdinak fabrikatzen ari dira.

Espainian dagoen kotxe bakarra Think-a da, Ford marako kotxe bat eta Norbegian fabrikatzen da. Gutxi gorabeherako prezioa 27.000€koa da. 4 pertsona garraiatu ditzazke. Gehienez 120Km/h abiadura lor dezake eta bateriak 180-200Km-ko autonomia du, baina kontuan eduki behar da argiak edo beste konplementu batzuk erabiltzen baditugu bateria azkarrago gastatzen dela eta orduan kilometro gutxiago egingo ditugula.

Horrelako kotxe bat duen gidari bati asko harritu dio kotxearen isiltasuna. Esaten du gehiago erabili behar izaten duela bozina zeren jende asko, kaleak zeharkatzeko orduan, kotxeen soinua du lagungarri, baina kotxe honekin joan ezkero ikusezina zarela dirudi.

Kotxe hauek gutxi gorabehera datorren urtean iritsiko dira Europara baina falta den gauza bakarra kotxeak kargatzeko entxufeak dira, bai kaleetan, enpresetan...


Euskal Herrian ere egin dute horrelako kotxe bat, Tecnologia de Massachusetts(MIT) institutuak enpresa baten laguntzaz. Proiektuaren izena " Hiriko, driving in mobility" da eta Arabako Parke Teknologikoan jarri dute martxan. . Hiri handiak zeharkatzeko kotxea da zeren gehien lor dezakeen abiadura 50Km7h-koa bait da. 120Km-ko autonomia du eta 12 minututan kargatzen da. Aparkatzeko garaian arazoak ez edukitzeko plegatu egin daiteke, orduan 1,5 metro neurtuko ditu. 2012 kaleratuko dute kotxe hau eta bere prezioa 9.000€-koa izango da





Informazio gehiago: hemen, el Diario Vasco.