viernes, 8 de octubre de 2010

Elikatze iturria erre zaizu?

Ordenagailua osatzen duen elementuetako bat elikatze iturria da. Honen funtzioa sare elektrikotik jasotako argindarra ordenagiluarentzat ebilgarria bihurtzea da. Lan hau egitean bero asko sortzen duenez haizegailu bat izaten du haizea barraiatzeko. Baina hala ere batzuetan arazo bat gertatzen da honekin, erre egiten dela.


Baina lasai, zuk zeuk aldatu dezakezu beste baten ordez. Horretarako jarraian aurkituko dituzuen bideo zein esplikazioak balioko dizuelakoan nago.






Lehenengo eta behin ordenagailuko torrea desmontatu beharra dago eta horretarako iskinetan haurkitzen diren torniloak askatu behar dira, horrela tapa kentzea lortuko dugu eta barruko kable eta atal guztiak ikusi.


Ondoren elikatze iturria aurkituko dugu eta bere iskinetan ere tornilo gehiago. Horiek ere askatu behar ditugu elikatze iturria ateratzeko. Baina kontuz! atera baino lehenago disko gogorreko, disketerako... kableak askatu!



Azkenik beste elikatze iturri batez ordezkatzea bakarrik falta da. Horretarako berria sartu, dituen kable guztiak konektatu eta aurreko torniloak berriz ere lotu. Hau dena egin ondoren aurretik deskonektatutako kable guztiak berriz ere konektatu.




Hurrengo bideoak labur labur azaltzen du aurretik azaldutakoa, baina bada beste bat bideo bat euskaraz oso ongi azaltzen duena ere.







Informazio zehatzagoa nahi izanez gero argazki eta guzti hemen egin klik.



No hay comentarios:

Publicar un comentario