Askok eta askok izaten dugu ortdenagailu bat erosteko ordua baina dendara joaterakoan, hainbeste aukeren aurrean nahastu egiten gara eta hainbat galdera sortzen zaizkigu: ea mahai-gaineko ordenagailua erosi edo portatila, ordenagailuaren elementuak zein diren hobeagoak...
Horregatik artikulu honeta, duda horiek azaltzeaz gain, bi ordenagailu gomendatuko dizkizuet eta baita ere mahai-gaineko eta portatilen arteko alde txarrak eta honak azaldu.
KONTUAN HARTU BEHARREKO EZAUGARRIAK:
1) Mikroprozesadorea: Elementu hau ordenagailuaren garuna da, berak egite
n bait ditu eragiketa guztiak eta baita ordenagailñua kontrolatu ere.
Mikroprozesadorea begiratzerako orduan hiru ezaugarri hartu behar dira kontuan:
*Erlojuaren maiztasuna: Mikroprozesadoreek duten erloju batek Hertzetan (Hz) neurtzen du lan abiadura, 1hertz, segunduko burutzen dituen agindu kopurua da, beraz geroz eta Hz gehiago eduki orduan eta azkarrago arituko da lanean ordenagailua.
* Bit kopurua: Egindako eragiketa bakoitzeko, prozesagailuak bit bat soilik jaso dezake. Hau da geroz eta bit gehiago eduki orduan eta azkarrago egingo ditu eragiketak. Gaur egungo ordenagailuek, gutxi gorabehera 64 bit dauzkate.
* Nukleo kopurua: 2006 an ezarri zuten aldaketa hau. Plaka batean prozesagailu bat baino gehiago jartzen hasi ziren, beraz hauen potentzia biderkatu egiten da. Orduan geroz eta nukleo gehiago eduki potentzia gehiago izango du.
2) Disko gogorra: Ordenagailuak datuak gordetzeko daukan unitaterik handie
na da eta bertan gordetzen dira guk nahi ditugun arte programak, fitxategiak, jokuak...
Elementu hau begiratzerako orduan ere bi ezaugarriri begiratu behar zaie:*Kapazitatea: Gb etan neurtzenda. Kopurua geroz eta handiagoa bada fitxategi, programa... gehiago jaso ditzazkegu.
* Biratze abiadura: Rpm tanb nehurtzen da. Disko gogorra osatzen duten disko magnetikoak biraka hasten dira abiarura handiz eta orduan eta azkarrago biratu azkarrago idatzieta irakurriko ditu datuak disko gogorrean. Gaur egungo ordenagailuek 5400 rpm edo 7200 rpm takoak izaten dira baina badaude 15000 rpm takoak ere.
3) RAM memoria: Ordenagailuaren elementu hau oso garrantzits
uia da, bera gabe ezingo genuke lanik egin bertan gordetzenbait dira programa zein datuak ordenagailua itzaltzen dugun arte.
RAM memoriaren ezaugarriak hauxek dira:
*Datuak gordetzeko ahalmena: MB edo GB etan adierazten da. Gaur egun 512 MB, 1 GB, 4GB... etakoak aurkitu daitezke dendetan. Memoria gutxi duenean ordea asko kostatzen zaio ordenagailuari abiaztea eta baita programak zabaltzea era. Horregatik honena mota bereko modulu bat ezartze izaten da bestela abiadura moteldu egin daitekeelako.
*Memoria mota: Gehienak DDR SDRAM motakoak izaten dira normalean baina berrienak RIMM motakoak dira, soilik garesti xamarrak direla.
4) Txartel grafikoa: Honek duen funtzioa, ordenagailuak prozesatutako informazioa irudi seinale bihurtzea da gero guk pantailan ikusi ahal izateko. Gaur egun bakoitzak bere prozesagailu eta memoria du.
Ezaugarriak:
*Memoria: Txartel hauek ere badute beraien kapazitatea eta orduan eta kapazitate gehiago eduki, heboagoa izangoak izango dira koloreak eta grafikoak.
5) Monitorea: Gehien erabiltzen den irteerako gailuetako bat da eta txartel grafiakoren bidez sortutako ikusteko erabiltzen da.
Pantailen ezaugarriak:
*Tamaina: Pantailaren diagonalek zehazten dute.
*Pixel kopurua: Pixelak irudia osatzen duten puntutxoak dira eta hauek panatilaren bereizmena baldintzatzen dute. Pixel gehaigo eduki ezgero bereizmen handiago da.
6) Portuak: Kanpoko gailuak, hau da periferikoak (sagua, teklatua...) ordenagailuan konektatzeko balio dute.
Ordenagailuek dituzten portuak:
PS/2: Teklatua
PS/2: Sagua
USB: USB-ak, inprimagailuak, teklatua, sagua... Gaur egungo ordenagailuek honelako portu bat baina gehiago izaten dute asko erabiltzen direlako.
Ethernet: Sarea
Portu paraleloa:
Bozgorailuak konektatzeko
Audio sarrera
Mikrofonoa
S-VIdeo irteera TV irteera VGA: pantaila konektatzeko.
7) Sare txartela: Ordenagailua sarearekin konektatzeko balio du.
PORTATILA EDO MAHAI GAINEKOA, ZEIN AUKERATU? - Komiditatea: Leku batetik bestera mugitu behar baDugu portatila izango litzake egokiagoa, txikia denez erraZ eraman daitekeelako edozein lekura eta pare bat orduz, bateria konektatu gabe ibili daitekeelako. Etxean lana egiteko ordea mahai gainekoa hobe izango litzateke. Hau berriz, ezingo genuke inora ereman eta denbora guztian entxufatuta egon behar du argindarrarekin. Gainera toki gehiago okupatzen dute.
-Potentzia: Normalean, mahai gaineko ordenagailuek potentzia handiagoa dute portatilek baino, nahiz eta gaur egun badauden potentzia handiko portatilak ere.
GOMENDATUTAKO ORDENAGAILUAK:
-Portatila: SONY VAIO VPCEF2E1E/WI.ES2-
Prozesagailua: Erlojuaren abiadura 2100 rpm-takoa da eta 64 bit dauzka.
-
RAM memoria: 4 Gb dauzka baina gehiago jarri al zaizkio, gehienez 8 Gb. DDR 3 motakoa da.
-
Disko gogorra: 320 Gb-ekoa da eta 5400 rpm-ko abiadura du.
-
Pantaila: Tamainaz 17, 300 "-takoa da eta bereizmena 1600*900-ekoa da.
-
Audioa: Bozgorailuak intergratuak dauzka eta baita mikrofonoa ere.
-
WebCam-a.
-Bateria: 3 ordukoa.
-Sistema eragilea: Windows 7
PREZIOA: 759 €
-Mahai-gainekoa:
ACER Veriton Z280-
Prozesagailua: erlojuak 1600 GHz-etako abiadura du eta 64 bit-etakoa da.
-
RAM memoria: 2Gb-takoa.
-
Disko gogorra: 2Gb-etakoa eta 5400rpm-ko abiadura du.
-
Pantaila: Tamainaz 18, 5"-takoa da eta bereizmena 1366*768-takoa.
-
Sistema eragilea: Windows 7
PREZIOA: 499,00 €