Askok eta askok, egindako lanak, deskargatutako pelikulak zein abestiak, argazkiak... normalean ordenagailuan jasotzeko ohitura izaten dugu baina ez gara konturatzen horrek ekar ditzakeen arazoetaz. Arazo horietako bat ordenagailua matxuratzea da eta beraz, bertan gordetako guztia galtzea. Horregak, honena, segurtasun kopiak egitea da, noizbehinka, ordenagailua erabiltzen dugun maiztasuna kontuan hartuta.
NIRE SEGURATSUN KOPIAK: Hona hemen nik nola egiten ditudan segurtasun kopiak.
-Maiztasuna: Zenbatero egiten duzu? Zehaztu noiz egin kopia osoa, inkrementala edo diferentziala.
Nik seguratsun kopia 3 astetik behin egiten dut, nahiz eta gehiagotan egin beharko nukeen egunero erabiltzen bait dut ordenagailua.
Lehen aldian segurtasun kopia osoa egin behar da eta ondoren inkrementala edo diferentziala. Ni inkrementala egiten hasiko naiz kopia osoa egineko egunetik gertatutako aldaketak bakarrik kopiatzen direlako eta ez datu guztiak. Honekin gutxiago okupatzea lortuko dut gainera.
Hala ere, gomendagarria da, hilabete batzuk pasata, berriz ere kopia osoa egitea.
-Euskarria: non egiten dituzu seguratsun kopiak?
CD edo DVD-ak erabiltzen ditut, baina USB memoriak era erabili daitezke. Hau gainera, merkeagoa da.
-Programa: zein progarama erabiliko duzu horretarako?
Nik, ordenagailuak duena erabiltzen dut baina badira beste milaka programa ere. Horietako bat da Bacula da, sofware librea, doakoa eta oso ezaguna. Areca ere beste aukera bat izan daiteke.
No hay comentarios:
Publicar un comentario