domingo, 22 de mayo de 2011

Egobook


Orain, Facebookeko erabiltzaileek, euren sare sozialean izandako datu zein gertakizunekin liburu bat egin dezakete. Egobook deritzo liburu honi eta bertan, erabiltzailearen horma testuak, profileko datuak, igotako argazkiak, iruzkinak, mezuak, txateko elkarrizketak... agertzen dira.

Liburu hau egiteko, erabiltzaileak bere datuak erabiltzeko baimena onartu behar du lehenik eta behin. Ondoren, Facebookeko zerbitzarian gordeko dira. Behin liburua eginda dagoela, datu horiek ezabatuak izango dira erabiltzailearen pribatutasunarengatik.

Portadan, profileko argazkia eta bere deskribapena azaltzend dira eta atzealdean, berriz, lagun guztien argazkiak mosaiko modura. Azken horrian berriz, 20 iruzkin honenak azaltzen dira.

Liburu honen prezioa horrialde kopuruaren araberakoa da (21- 31€ inguru) eta oraingoz, ingelesez, gazteleraz edo frantsesez egin daiteke.





miércoles, 18 de mayo de 2011

Skype



Skype, internet bidez ordenagailu ezberdinekin komunikatzeko aukera ematen digun softwarea da. Deiak burutzeaz aparte, bideokonfentziak egin daitezke, mezuak zein fitxategiak bidali, txatetik hitz egin... Gainera funtzio hauek, Skype dutenen artean erabili ezkero, dohakoa da, nahiz eta zure laguna munduko beste lekurenbatean egon. Telefono mugikor batera deitu ezgero, ordea, ez da dohakoa, minutuko 1,9 zentimo ordaindu behar dira.

Programa hau gainera, Linux, Mac zein Windows sistema eragileak dituzten ordenagailuetan instalatu daiteke. Baita Android duten mobiletan, iPhonetan...


Jarraitu beharreko pausuak:
-Lehenik eta behin, Skypen horrialdean sartuko gara eta bertan, programa deskargatu eta instalazioaren hasi.
-Ondoren, datu pertsonal batzuk eskatzen dizkigu: izena, abizenak, helbide elektronikoa... baita perfilerako datuak zein erabiltzaile izena eta pasaitz bat ere.
-Dena bete ondoren, sesioaren hasi eta aukera ezberdinak burutu ditzazkezu.


Behin pausu hauek burutuak, lagunekin komunikatzen hasi zaitezke baina horretarako kontaktuak agregatu behar dituzu. Beraz, menu nagusiaren ezkerraldean, "Nuevo"-n edo "+"-n klikatu eta ondoren kontaktuaren izena edo edozein datu idatzi behar dituzu Lortutako aukeren artean, behar duzunean klikatu eta "agregar" eman. Lagun gehiago agregatzeko pausu berak jarraitu.










Aurreko pausu guztiak burutzean lagunekin komunikatzen hasi zaitezke. Deitzeko, kontaktuaren gainean klikatu eta "llamar"-en klikatu. Deiarekin bukatzeko berriz, tekla gorrian.

















Hemen,
lagunak nola agregatu, deiak nola burutu, bideokonferentziak nola egin... azaltzen duen bideo baten helbidea utziko dizuet, laburra eta erabilgarria nire ustez. Gainera euskaraz.




Eta jarraian beste bat dena esplikatzen duena: nola deskargatu, instalazio prozesua, deiak,...

viernes, 1 de abril de 2011

Ordenagailua euskaratu

Gaur egun, ordenagailuen erabilpena, mugikorrena... geroz eta handiagoa da baina zuk ze hizkuntzatan erabiltzen dituzu? Askok eta askok ez duzue jakingo gure sistemak euskaratu daitezkeela, beti gaztelaniaz erabiltzen ohituak gaudenez gero oso desberdina egiten bait zaigu. Humeak, geroz eta gazteago hasten dira ordenagailu eta horrelako aparatuak erabiltzen, beraz hasieratik euskaraz izango bagenitu hobe izango litzateke.

Jarraian zein sistema eragile euskaratu daitezken azalduko da, internetekok nabigatzaileak...


-Sistema eragileak:
Microsoft Windows-en, Microsoft Windows XP, izan zen euskaratutako lehen sistema eragilea. Eusko Jaurlaritzak ordaindu zuen itzulpen hau buru zedin baina ortik aurrera, Windows Vista eta Windows 7-a, Redmoneko enpresak ordaindu ditu. Sistema eragileak euskaratzeko, Windowsek "Language Interface Pack" instalatu behar da. Honekin, gehien azaltzen dituen mezuak euskaraz ikusiko genituzke nahiz eta beste batzuk gaztelaniaz edo frantsesez agertu.

Deskargatu nahi izanezkero:
XP-rentzat, hemen.
Vistarentzat, hemen.
Windows 7-arentzat, hemen.


Mac Os berriz, ezin daiteke euskaratu. Erabiltzaile euskaldun batzuk, zerbait lortu zuten, Os X sistema eragilea eta hainbat aplikazio itzuli zituzten baina Apple-ri, hori zabaltzeko debekua eman zioten tamalez.

Linux sistema eragilea, sistema eragilea irekia da eta beraz edonork parte hartu dezake hainbat aplikazioen itzulpen lanetan: Euskal GNU eta Librezale taldeak dira lan gehien egiten dutenak. Ubuntu bezalako sistema eragilea momentu batean euskaratu daiteke ezer ere deskargatu gabe: Menu nagusian, Sistema/Administrazioa/ Hizkuntza sostengua klikatu eta bertan Euskara aukeratu.


-Testu prozesadorea
k:
Euskaraz dagoen zuzuentzaileetaqko bat Xuxen da. Microsoft Officen zuzuentzailea hau instalatzeko, Xuxenen web horrian sartu eta bertan aukera ezberdinen artean behar duzuna aukeratu. Oso ondo azaltzen du, argazki eta guzti.

OpenOffice euskaratzeko web gune honetatik jetxo behar da eta honekin edozein sistema eragiletako OpenOfficea euskaratu dezakegu.




-Nabigatzaileak:
Firefox nabigatzailea, nabigatzaile librea da eta aurretik aipatutako Librezale taldeak bertan itzulpenak burutu zituen. Geroztik, Firefoxen azken bertsioa euskaraz eduki dezajegu
beraien horriealdetik jeitsiz.

Internet Explorer eta Microsoften euskaratzea, LIP paketearen baitan dago.
Appelen safari nabigatzailea, aurretik aipatutako hainbat arrazoiengatik, oraiandik ezin dugu euskaraz lortu.

Google Chrome ezin da euskaratu baina Choromium ordea bai. Hona informazioa gehiago honi buruz.


-Mugikorrak:

Gaur egun, telefono konpoainia ezberdinetan euskara sartzea lortu zen jaurlaritzak sinatutako akordio batengatik. Sistema itxietan, enpresek erabakitzen dute erabaki hau. Sisma libreetan , Android sistema eragilean adibidez, talde bat euskaratze lanetan hasi da. Hauek, Google Docs erabiltzen dute horretarako. Informazio gehigo jaraian dagoen bideoan (Gaztelaniaz).




Hau guztia ikusita, jakingo duzu zer egin, ezta? Animatu!!!

viernes, 25 de marzo de 2011

Gimp: Comic pop art

Gaurkoan ere Gimp-aren (argazkiak editatzeko programa) ingurukoa izango da sarrera hau, "Comic pop art" efektuaz hain zuzen. Efektu honekin lortutako emaitza oso polita da baina pazientzia dexente behar da lortu ahal izateko.

Jarraian, burutu beharreko pausuak azalduko dizkizuet adibide batekin:

1) Argazkia ireki


2) Pixka bat desenfokatzeko: Filtro/Realzar/Mascara de desenfoque


3) Geruza duplikatu: Ctrl+L/Capas/Eskubiarekin "Fondo" klikatu/ Duplicar capa (Beste behin egin).


4) Colores/Invertir


5) Filtros/Desenfoque/Desenfoque gaussiano/8px



6) 3.kapan klikatu/Modo/Blanquear

7) 3.kapan eskubiarekin klikatu/Combinar hacia abajo



8) Colores/Umbral/Triangeluarekin jolastu nahi duzun efektua lortu harte.




9) Kapa berri bat sortu, gardena (transparente).

10) Kapa hau moduz aldatu: Modo/Multiplicar


11) Guraizeekin ilea autatzen joan. Gogoratu hasitako lekuan bukatu behar duzula!


12) Erdian klikatu eta "Herramienta de relleno"-rekin nahi duzun kolorea aplikatu.


13) Berdina egin begiekin, ezpainarekin...


14) Kapa guztiak batean geratzeko: Ctrl+M


15) Lortutako geruza duplikatu eta horri "Papel de periodico" efektua aplikatu: Filtros/Distorsiones/Papel de periódico.


16) Geruza hau bertan moduz aldatuko dugu eta oparotasuna gutxituko diogu: Modo/Multiplicar/Opacidad/ %35/40-ra jetxi.


Gaztelaniaz ikusi nahi ezkero klikatu hemen.

Nik adibide honekin ere egin dut proba eta horrela geratu zait:



Eginiko beste adibide bat:



jueves, 24 de marzo de 2011

Gif, (Graphics Interchange Format, irudi fitxategi mota bat da, irudi estatikoez gain animazioak egitea ahalbidetzen duena. Gaur egun, gehien bat, webguneetan ikus ditzakegu asko, iragarkietan adibidez.

Horrelakoak egiteko hainbat modu daude, hona hemen parebat:

1) Paint eta GiftedMotion:

-Paint programa erabiliz, marrazki edo irudi bat marraztu behar duzu eta ondoren irudi bezala gorde.

-Ondoren, irudi horretan adaketa batzuk burutu ondoren berriz ere beste irudi bat bezala gorde.

-Aurreko pausua behar izan arte burutu.

-Gero, GiftedMotion ireki ondoren "File" eta ondoren "Load" klikatu ondoren, eginiko marrazki guztiak aukeratu. (Programa deskargatzeko hemen)

-Ordena eta irudi bakoitzetik besterako denbora tartea zehaztu ondoren "Record"-en klikatu Gif animatua gordetzeko.

Errazago ulertzeko bideoa:



2) Gimp:

Azken aldian, informatikan, argazkiak editatzeko programa hau lantzen ari gara, Photoshop-aren tankerako programa. Hau ordea, sofware librea da eta dohakoa. Deskargatu nahi izanez gero klikatu hemen.

Esan bezala, progama honekin ere gif animatuak egin ditzazkegu: Horretarako, nik azaldu beharrean, jarraitu beharreko pausuak nahiko ondo azaltzen dituen bideo bat utziko dizuet jarraian:



Orain ikusiko dituzuen Gif animatuak, egun hauetan informatika egin ditudanak dira GIMP programarekin.

-Izurdeak:

-Tigrea eta eguzkia:

miércoles, 9 de febrero de 2011

CamStudio

Azkenekoz, CamStudio programa erabiltzen ikasi dugu.Programa honek, pantailan jarraitutako pausu guztiak grabatzen ditu eta ondoren bideo bezala gorde. Hau da, bideo tutorialak egiteko programa erabilgarria eta xinplea dela. Deskargatu nahi ezgero hona hemen helbidea eta jarraian instalatzeko jarraitu beharreko pausuak erakusten dituen bideoa:





Programa hori erabiliz Excel programarekin egin daitezkeen funtzio batzuk grabatu ditut bideo tutorial bezala. Baita lehenago, Excelen azalpen txiki bat.



Batzuk jakingo duzuen bezala, Microsoft Excel, kalkulu desbedinak burutzeko programa ezaguna, Word, Acces... bezalako programa multzoarekin dator, Office paketea osatuz. Esan bezala oso zabaldua dago baina tamalez ez da dohakoa, nahiz eta internetetik doainik lor dezakegun.



1) Oinarrizko eragiketak: Batazbestekoak, betetze kontrolagailua, baldintzapeko formula, formatu kondiziola...




2) Grafikoak egin:








domingo, 6 de febrero de 2011

Telefono tarifak. Nola gutxitu gastua?

Gaur egun, telefono konpainia ezberdinak aurki ditzazkegu: Vodafone, Movistar, Euskalte... baina batetik bestera prezioak aldatu egiten dira. Horregatik, taula batean konpainia bakoitzaren ezarpen prezioa, minutuko prezioa... bildu ditugu. Honekin beraz, hobekien zein konpainia etorriko zaizun ikusi dezakezu eta horrela telefonoaren gastua pixka bat gutxitu.



Orain tarifa horien artean guretzako komeniarriena zein izango litzatekeeen ikusiko dugu adibide batzuk kontuan artuz. Horretarako formula hau hartu dugu kontuan:

Faktura= (Dei kopurua*ezarpena)+(minutuan prezio/60)*(segundu guztiak)+(sms*sma-aren prezioa)




-Dei ugari egiten dituenaren faktura:
  • Dei kopurua: 82
  • Iraupena: 43min 28sg=2608 s
  • SMSak: 34
Euskaltel (SImple): 17,19€
Vodafone (DIMinuto): 18,50€
Movistar (V): 20,88 €
Eroski (Habla a 6): 17,97 €
Simyo: 18,69 €
Yoigo (la del ocho):18,50€
Pepephone: 17,97 €



-Dei kopuru gutxi baina iraupen luzekoak:
  • Dei kopurua: 31
  • Iraupena: 1ord 34min 26s=5666s
  • SMSak: 28
Euskaltel (SImple): 11,61€
Vodafone (DIMinuto): 14,44 €
Movistar (V): 16,40 €
Eroski (Habla a 6): 12,84 €
Simyo: 12,48€
Yoigo (la del ocho): 14,44€
Pepephone: 12,84 €



-Dei gutxi eta SMS asko:
  • Dei kopurua: 20
  • Iraupena: 17min 50s= 1070s
  • SMSak: 97
Euskaltel (SImple): 11,65€
Vodafone (DIMinuto): 12,19€
Movistar (V): 18,98 €
Eroski (Habla a 6): 12,80€
Simyo: 13,79 €
Yoigo (la del ocho): 12,19€
Pepephone: 12,80 €

Beraz, hiru adibideak kontuan hartuta, egokiena Euskaltel izango litzateke.



Telefono tarifarenbat gustatu bazaizue eta beraietaz informazio gehieago jaso nahi baduzue hona jarrain beraien web horriak:

-Euskaltel
-Vodafone
-Movistar
-Eroski
-Simyo
-Yoigo
-Pepephone




2009ko martxoko datuak,orduz
geroztik zertxobait aldatuko ziren



Jarraian, telefono konpainia ezberdinetan egotean sortutako arazoez... hitz egiten duen erreportaje bat aurkituko duzue, gaztelaniaz dago baina nahiko ondo dagoela uste dut: