miércoles, 9 de febrero de 2011

CamStudio

Azkenekoz, CamStudio programa erabiltzen ikasi dugu.Programa honek, pantailan jarraitutako pausu guztiak grabatzen ditu eta ondoren bideo bezala gorde. Hau da, bideo tutorialak egiteko programa erabilgarria eta xinplea dela. Deskargatu nahi ezgero hona hemen helbidea eta jarraian instalatzeko jarraitu beharreko pausuak erakusten dituen bideoa:





Programa hori erabiliz Excel programarekin egin daitezkeen funtzio batzuk grabatu ditut bideo tutorial bezala. Baita lehenago, Excelen azalpen txiki bat.



Batzuk jakingo duzuen bezala, Microsoft Excel, kalkulu desbedinak burutzeko programa ezaguna, Word, Acces... bezalako programa multzoarekin dator, Office paketea osatuz. Esan bezala oso zabaldua dago baina tamalez ez da dohakoa, nahiz eta internetetik doainik lor dezakegun.



1) Oinarrizko eragiketak: Batazbestekoak, betetze kontrolagailua, baldintzapeko formula, formatu kondiziola...




2) Grafikoak egin:








domingo, 6 de febrero de 2011

Telefono tarifak. Nola gutxitu gastua?

Gaur egun, telefono konpainia ezberdinak aurki ditzazkegu: Vodafone, Movistar, Euskalte... baina batetik bestera prezioak aldatu egiten dira. Horregatik, taula batean konpainia bakoitzaren ezarpen prezioa, minutuko prezioa... bildu ditugu. Honekin beraz, hobekien zein konpainia etorriko zaizun ikusi dezakezu eta horrela telefonoaren gastua pixka bat gutxitu.



Orain tarifa horien artean guretzako komeniarriena zein izango litzatekeeen ikusiko dugu adibide batzuk kontuan artuz. Horretarako formula hau hartu dugu kontuan:

Faktura= (Dei kopurua*ezarpena)+(minutuan prezio/60)*(segundu guztiak)+(sms*sma-aren prezioa)




-Dei ugari egiten dituenaren faktura:
  • Dei kopurua: 82
  • Iraupena: 43min 28sg=2608 s
  • SMSak: 34
Euskaltel (SImple): 17,19€
Vodafone (DIMinuto): 18,50€
Movistar (V): 20,88 €
Eroski (Habla a 6): 17,97 €
Simyo: 18,69 €
Yoigo (la del ocho):18,50€
Pepephone: 17,97 €



-Dei kopuru gutxi baina iraupen luzekoak:
  • Dei kopurua: 31
  • Iraupena: 1ord 34min 26s=5666s
  • SMSak: 28
Euskaltel (SImple): 11,61€
Vodafone (DIMinuto): 14,44 €
Movistar (V): 16,40 €
Eroski (Habla a 6): 12,84 €
Simyo: 12,48€
Yoigo (la del ocho): 14,44€
Pepephone: 12,84 €



-Dei gutxi eta SMS asko:
  • Dei kopurua: 20
  • Iraupena: 17min 50s= 1070s
  • SMSak: 97
Euskaltel (SImple): 11,65€
Vodafone (DIMinuto): 12,19€
Movistar (V): 18,98 €
Eroski (Habla a 6): 12,80€
Simyo: 13,79 €
Yoigo (la del ocho): 12,19€
Pepephone: 12,80 €

Beraz, hiru adibideak kontuan hartuta, egokiena Euskaltel izango litzateke.



Telefono tarifarenbat gustatu bazaizue eta beraietaz informazio gehieago jaso nahi baduzue hona jarrain beraien web horriak:

-Euskaltel
-Vodafone
-Movistar
-Eroski
-Simyo
-Yoigo
-Pepephone




2009ko martxoko datuak,orduz
geroztik zertxobait aldatuko ziren



Jarraian, telefono konpainia ezberdinetan egotean sortutako arazoez... hitz egiten duen erreportaje bat aurkituko duzue, gaztelaniaz dago baina nahiko ondo dagoela uste dut: