viernes, 25 de marzo de 2011

Gimp: Comic pop art

Gaurkoan ere Gimp-aren (argazkiak editatzeko programa) ingurukoa izango da sarrera hau, "Comic pop art" efektuaz hain zuzen. Efektu honekin lortutako emaitza oso polita da baina pazientzia dexente behar da lortu ahal izateko.

Jarraian, burutu beharreko pausuak azalduko dizkizuet adibide batekin:

1) Argazkia ireki


2) Pixka bat desenfokatzeko: Filtro/Realzar/Mascara de desenfoque


3) Geruza duplikatu: Ctrl+L/Capas/Eskubiarekin "Fondo" klikatu/ Duplicar capa (Beste behin egin).


4) Colores/Invertir


5) Filtros/Desenfoque/Desenfoque gaussiano/8px



6) 3.kapan klikatu/Modo/Blanquear

7) 3.kapan eskubiarekin klikatu/Combinar hacia abajo



8) Colores/Umbral/Triangeluarekin jolastu nahi duzun efektua lortu harte.




9) Kapa berri bat sortu, gardena (transparente).

10) Kapa hau moduz aldatu: Modo/Multiplicar


11) Guraizeekin ilea autatzen joan. Gogoratu hasitako lekuan bukatu behar duzula!


12) Erdian klikatu eta "Herramienta de relleno"-rekin nahi duzun kolorea aplikatu.


13) Berdina egin begiekin, ezpainarekin...


14) Kapa guztiak batean geratzeko: Ctrl+M


15) Lortutako geruza duplikatu eta horri "Papel de periodico" efektua aplikatu: Filtros/Distorsiones/Papel de periódico.


16) Geruza hau bertan moduz aldatuko dugu eta oparotasuna gutxituko diogu: Modo/Multiplicar/Opacidad/ %35/40-ra jetxi.


Gaztelaniaz ikusi nahi ezkero klikatu hemen.

Nik adibide honekin ere egin dut proba eta horrela geratu zait:



Eginiko beste adibide bat:



jueves, 24 de marzo de 2011

Gif, (Graphics Interchange Format, irudi fitxategi mota bat da, irudi estatikoez gain animazioak egitea ahalbidetzen duena. Gaur egun, gehien bat, webguneetan ikus ditzakegu asko, iragarkietan adibidez.

Horrelakoak egiteko hainbat modu daude, hona hemen parebat:

1) Paint eta GiftedMotion:

-Paint programa erabiliz, marrazki edo irudi bat marraztu behar duzu eta ondoren irudi bezala gorde.

-Ondoren, irudi horretan adaketa batzuk burutu ondoren berriz ere beste irudi bat bezala gorde.

-Aurreko pausua behar izan arte burutu.

-Gero, GiftedMotion ireki ondoren "File" eta ondoren "Load" klikatu ondoren, eginiko marrazki guztiak aukeratu. (Programa deskargatzeko hemen)

-Ordena eta irudi bakoitzetik besterako denbora tartea zehaztu ondoren "Record"-en klikatu Gif animatua gordetzeko.

Errazago ulertzeko bideoa:



2) Gimp:

Azken aldian, informatikan, argazkiak editatzeko programa hau lantzen ari gara, Photoshop-aren tankerako programa. Hau ordea, sofware librea da eta dohakoa. Deskargatu nahi izanez gero klikatu hemen.

Esan bezala, progama honekin ere gif animatuak egin ditzazkegu: Horretarako, nik azaldu beharrean, jarraitu beharreko pausuak nahiko ondo azaltzen dituen bideo bat utziko dizuet jarraian:



Orain ikusiko dituzuen Gif animatuak, egun hauetan informatika egin ditudanak dira GIMP programarekin.

-Izurdeak:

-Tigrea eta eguzkia: