miércoles, 18 de mayo de 2011

Skype



Skype, internet bidez ordenagailu ezberdinekin komunikatzeko aukera ematen digun softwarea da. Deiak burutzeaz aparte, bideokonfentziak egin daitezke, mezuak zein fitxategiak bidali, txatetik hitz egin... Gainera funtzio hauek, Skype dutenen artean erabili ezkero, dohakoa da, nahiz eta zure laguna munduko beste lekurenbatean egon. Telefono mugikor batera deitu ezgero, ordea, ez da dohakoa, minutuko 1,9 zentimo ordaindu behar dira.

Programa hau gainera, Linux, Mac zein Windows sistema eragileak dituzten ordenagailuetan instalatu daiteke. Baita Android duten mobiletan, iPhonetan...


Jarraitu beharreko pausuak:
-Lehenik eta behin, Skypen horrialdean sartuko gara eta bertan, programa deskargatu eta instalazioaren hasi.
-Ondoren, datu pertsonal batzuk eskatzen dizkigu: izena, abizenak, helbide elektronikoa... baita perfilerako datuak zein erabiltzaile izena eta pasaitz bat ere.
-Dena bete ondoren, sesioaren hasi eta aukera ezberdinak burutu ditzazkezu.


Behin pausu hauek burutuak, lagunekin komunikatzen hasi zaitezke baina horretarako kontaktuak agregatu behar dituzu. Beraz, menu nagusiaren ezkerraldean, "Nuevo"-n edo "+"-n klikatu eta ondoren kontaktuaren izena edo edozein datu idatzi behar dituzu Lortutako aukeren artean, behar duzunean klikatu eta "agregar" eman. Lagun gehiago agregatzeko pausu berak jarraitu.










Aurreko pausu guztiak burutzean lagunekin komunikatzen hasi zaitezke. Deitzeko, kontaktuaren gainean klikatu eta "llamar"-en klikatu. Deiarekin bukatzeko berriz, tekla gorrian.

















Hemen,
lagunak nola agregatu, deiak nola burutu, bideokonferentziak nola egin... azaltzen duen bideo baten helbidea utziko dizuet, laburra eta erabilgarria nire ustez. Gainera euskaraz.




Eta jarraian beste bat dena esplikatzen duena: nola deskargatu, instalazio prozesua, deiak,...

No hay comentarios:

Publicar un comentario